Bakarkako kirola, jendez inguratuta
Igeriketan hasi zuen bere kirol ibilbidea Aduna Badiolak eta egun, EHUko Hezkuntza eta kirol fakultateko irakasle eta ikerlaria da
-
Aduna Badiola Lekue
Emakumea eta kirola. Garai batean pentsa ezina zen bi hitz hauek elkarren eskutik joan zitezkeenik. Eta ez gabiltza orain dela ehun urteren inguruan hizketan, hurbilagoko garaiez baizik. Eta, gaur egun ere, oraindik, bide luzea falta da pareko oztopoei aurre egin eta mugak erabat gainditzeko. Emakume hauek badabiltza horretan, badabiltza bi hitz hauek, beste batzuen artean, batera joan daitezen lanean.
Behean irakurriko dituzun biografiak emakume kirolarienak dira, garai eta kirol ezberdinak elkarbanatzen dituzte bertan. Lan honen helburua kirolari hauei ahotsa eman eta bakoitzaren kirol ibilbidea azaltzeaz gain, bide horretan izandako oztopoak identifikatu eta emakume kirolari izateak suposatu dezakeena mahai gainean jartzea izan da.
Nahiz eta biografietan agertu ez, hainbat dira emakume hauek zeharkatzen dituzten gaiak: hilerokoa, amatasuna, kiroleko materiala eta abar. Orokorrean, kirolean bakoitzak bizi izan duen genero-desberdintasuna. Ama txarrak, mari-mutilak, bigarren mailako kirolariak... zerrenda luze bat osatu genezake beraien kirol ibilbidean zehar entzun eta sentitu izan dutenaren inguruan.
Beraz, emakume kirolarien kirol-ibilbidea da ondorengo lerroetan irakurriko duzuna. Oztopoak oztopo, bakoitzaren lorpen eta krisiak ageri dira bertan. Kirola gizonek gizonezkoentzako sorturiko zerbait izanik, espazioak hartuz eta emakumeen lekua borrokatuz heldu dira ondorengo emakumeak heldu diren lekura arte.
Ezagutu ditzagun hurbilagotik emakume kirolari hauen bizitza eta bizipenak.
Igeriketan hasi zuen bere kirol ibilbidea Aduna Badiolak eta egun, EHUko Hezkuntza eta kirol fakultateko irakasle eta ikerlaria da
Aduna Badiola Lekue
Kirolari munduan denetatik probatu du Ainara Arrizabalagak eta egun, mendi lasterketatan dabil buru belarri
Ainara Arrizabalaga Urkiza
Anaiaren bidea jarraituz hasi zuen txirrindularitzako ibilbidea Amaia Leonek
Amaia Leon Etxaburu
Herri Kirolaria da Ane Urresti eta hainbat modalitate probatu dituen arren sokatira eta txingak dira egun praktikatzen dituenak
Ane Urresti Gandiaga
Triatloi munduan ibiltzeaz gain, emakumeak kirolean eremu pribatutik publikora atera daitezen lanean dabil buru-belarri Arantza Burgoa
Arantza Burgoa Agirregomezkora
Gaztetatik lotura estua izan du Begoña Arrokerok kirolarekin eta egungo emakume kirolariei bidea ireki dio
Begoña Arrokero Ibaibarriaga
Ume umetatik hasi zen mendi-irteerak egiten Birtu Aramaio eta gaur egunera arte iraun dio pasioak
Birtu Aramaio Aretxaga
Futbola izan da Edurne Burgoaren esparrua eta emakumezkoek futbol-zelaia berain partzela sentitzea izan du helburu
Edurne Burgoa Agirregomezkorta
Nerabezaroan hasi zen kirola egiten eta gaur egun, triatloien munduan dabil Ines Egiguren
Ines Egiguren Lekue
Lilatoia izan zen Ioana Osaren lehen lasterketa, eta ordutik, ez da gelditu
Ioana Osa Larruzea
Lau urte egin zituen atletismoan eta guztietan emaitza bikainak lortu zituen Iraia Beirok
Iraia Beiro Montasterio
Arraunlari ohia da June Aranbarri eta bi kontxa irabazteaz gain, beste hainbeste liga ere irabazi ditu arraun talde desberdinekin
June Aranbarri Gomez
Gaztetatik praktikatu du futbola Karmele Lopezek, eta Aurrera Vitoria, Athletic, Mutriku eta Artibai bezalako taldeetan jolastu du
Karmele Lopez Garate
Athletic eta Aurrera Vitoria futbol taldeetako jokalari ohia da Leire Fernandez eta egun, kirol desberdinak probatzen dabil
Leire Fernandez Beitia
Txikitatik miretsi izan du zirkuaren mundua Lur Aranburuk eta bere ametsa betetzeko aukera izan du Gure Zirkuan
Lur Aranburu Etxaniz
Kirol desberdinak probatu ditu Maribi Moreira Guillinek bere bizitzan zehar, baina Karatea izan da hogei urtean praktikatu duena
Maribi Moreira Guillin
Trontzan, zaku eramaten, lastoa altxatzen eta sokatiran ibili da Mariluz Arizmendiarrieta, Euskal Herrian eta baita hemendik kanpo
Mariluz Arizmendiarrieta Bakeriza
Kardala, Eibar edo K3 bezalako triatloi taldeetan ibili da Nagore Basterra eta Ondarroako Koaxi Triatloi taldeko sortzaileetako bat ere izan da
Nagore Basterra Berridi
Futbola izan da bere pasioa txikitatik baina azken urteetan mendiko bizikleta hartu eta mendiz-mendi ibili da Nagore Elu
Nagore Elu Arantzamendi
Jose Mari Naberanekin hasi zen atletismoan Zuriñe Bedialauneta eta behin maila jakin bat lortu ondoren, Atletico San Sebastian atletismo taldean jarraitu zuen bere ibilbidea
Zuriñe Bedialauneta Gomez