11 Barri11barri

Diseinua eta komunikazioa euskaraz

Jarrai gaitzazu:

Hitza: lea-artibai eta mutriku
Hitza: Busturialdea
  • Zerbitzua eta lana euskaraz Hitza: lea-artibai eta mutriku

Atletismotik arraunera

Jose Mari Naberanekin hasi zen atletismoan Zuriñe Bedialauneta eta behin maila jakin bat lortu ondoren, Atletico San Sebastian atletismo taldean jarraitu zuen bere ibilbidea

  • Zuriñe Bedialauneta Gomez

Lehen Hezkuntzako bosgarren mailan hasi zen atletismoan Zuriñe Bedialauneta Gomez (Ondarroa, 1968) Jose Mari Naberanekin, garai haietan, beste hainbeste haur bezala. Saturraranen eta Zubi Zahar Herri Ikastolako eraikinean burutzen zituzten entrenamenduak.

Lana zela-eta Naberanek entrenatzaile lanak utzi behar izan zituen eta gazteek ere hasi zirenean baino maila altuagoa zeukatenez, Atletico San Sebastianera, Donostira, bideratu zituen entrenatzaileak. Bertan jarraitu zuen Bedialaunetak 1990. urtera arte.

Urte hartan Sopelako Ander Deuna ikastolan hasi zen lanean eta zaila egiten zitzaion kirol jarduerarekin uztartzea. Beraz, utzi egin zuen. Aurretiaz ere, Markina-Xemeingo udaletxean lanean egon zenean, ohartu zen ez zirela bateragarriak. Valentzia bezalako lekuetara joan behar izaten zen lehiatzera eta lanean baimena eskatu behar izaten zuen, edo jai hartu. Behin Ander Deuna ikastolan hasi zenean, ezinezkoa egin zitzaion. Beraz, lanagatik utzi zuen Zuriñe Bedialaunetak atletismoa. Lanaz gain, bere mugara ere heldu zela konturatu zen, gaitza egiten zitzaiolako bere marka hobetzea. Horrez gain, jarraituz gero, koipea gutxitzeko pilulak hartzen ere hasi beharra zeukan eta ez zuen horrelako ezer egin nahi.

Haurrak ere izan zituen sasoi horretan eta hori izan zen bere lehentasuna. Zerbait albo batera utzi behar zuen. Bere kasuan kirola izan zen alboratu zuen hori. Beraz, lau faktore horiek tarteko utzi egin zuen atletismoa, penarekin.

Bere kirol ibilbidean Gipuzkoako Foru Aldundiak diru laguntza eman zion. Etorkizun oparoa zeukaten gazteei bideratutakoa zen laguntza. Taldeak hartu zuen laguntza hori, eta gastuak kubritzeko erabili zituen, esate baterako, gazteen bidaiak, “nahiko talde herrikoia zen eta”. Hori albo batera utzita, herrian ez zuten laguntzarik jaso. Naberanen eta gurasoen laguntzaz gain, ez zen aparteko aupadarik egon. Sasoi hartan, gainera, atletismoan zenbiltzanei arraro begiratzen ei zien jendeak, “dena baitzen futbola eta futbola”.

Garai hartan, zailago egiten zitzaion Bedialaunetari genero desberdintasuna identifikatzea. Gaur egun, ordea, identifikatu dezake ordukoa. Sarritan entzuten zituen lehiaketetara joaten ziren beste gizonen partetik “neska edo mutila da?” bezalako komentarioak.

Atletismoan genbiltzanok arraroak ginen jendearen begietara. Beraz, imajinatu atletismoan genbiltzan emakumeok. Sasoi hartan, dena zen futbola eta futbola.”

Nahiz eta 1990. urtean amaitu atletismoko ibilbidea, kirola egiten jarraitu izan du beti. Egun, jarduera fisikoari eusten dio, mendi irteerak ditu gustuko eta kiroldegira sarritan joaten da. Horrez gain, emakume beteranoen arraun taldea atera dute oraintsu eta bertan apuntatu da, beste hainbatekin batera.

  • Garazi Burgoa Aldarondo

  • Miren Lore Bengoetxea Ibazeta