11 Barri11barri

Diseinua eta komunikazioa euskaraz

Jarrai gaitzazu:

Hitza: lea-artibai eta mutriku
Hitza: Busturialdea
  • Zerbitzua eta lana euskaraz Hitza: lea-artibai eta mutriku

Bi Kontxa bizkar gainean

Arraunlari ohia da June Aranbarri eta bi kontxa irabazteaz gain, beste hainbeste liga ere irabazi ditu arraun talde desberdinekin

  • June Aranbarri Gomez

June Aranbarri Gomez (Ondarroa, 1993) arraunlari ohia da, 13 urterekin hasi zen arraunean eta hainbat klub desberdin igaro ditu bere ibilbidean, hala nola, Ondarroako Arraun Elkartea, Zumaia, Donostiarra eta Orio Orialki Arraunketa Elkartea.

Lagunen bultzadaz hasi zen arraunean, aurretiaz ez baitzuen kirolik egiten, baina 13 urterekin lagun taldeak Ondarroako Arraun Elkartean izena eman zuenean, bera ere animatu egin zen. Ordutik aurrera kirola bere bizitzako parte bihurtu zen eta zer esanik ez, arrauna.

Lau denboraldi egin zituen herriko taldean, bi urte haur-kategorian eta beste bi kadeteetan. Lau urte horiek igaro ondoren Zumaiako Arraun Taldera joan zen, bere entrenatzaileak horrela proposatuta. Nagore Osoro laguna eta taldekidearekin joan zen Zumaiara eta bertan zazpi urte egin zituen. Trainerua zer zen probatzeko aukera izan zuen eta esperientzia hori gustura gogoratzen du. Ordura arte galiziarrek irabazten zuten dena, bai bertako liga eta Euskal Herrira etortzerako Kontxa ere normalean beraiek eramaten zuten. Baina 2013an Zumaiako Arraun Taldeko emakumeak izan ziren lehen euskaldunak Kontxa irabazten. Hurrengo urteetan nahiz eta ez zuten Kontxa irabazterik lortu, denboraldi onak egin zituzten eta Euskotren liga irabazi zuten.

Zazpi urtez Zumaiako Arraun Taldean egon ondoren, taldea nahiko hankamotz geratu zen, beraz, arrauna utzi behar izan zuen denboraldi batez. Deskantsu hori ondo etorri zitzaion Aranbarriri, deskonektatzeko balio izan zion eta bizitza arraunik gabe zer zen ezagutu ahal izan zuen. Hiru urtez egon zen arraun mundutik at, eta nahiz eta ez zuen espero, berriro bueltatu zen hainbeste eman zion kirolera.

Ordura arte ez nekien bizitza arraunik gabe zer zen, beraz, hiru urte horiek deskonektatzeko ondo baino hobeto etorri zitzaizkidan. Beste mila gauza egiteko aprobetxatu nituen.”

2019an Ondarroako Arraun Elkarteak Nagore Osoro arraunlariari eskaini zion emakumeen taldea aurrera eraman eta entrenatzaile izateko proiektua. Osorok, Aranbarriri esku bat botatzeko eskatu eta bien artean hartu zuten proiektua, ilusioz. Esperientzia polita izan zen arraunlariarentzat, gorengo mailan egon ondoren, maila jaitsi eta zekiena erakustea, gustura egin zuen zerbait izan zen. Bi urte horiek esperientzia aberasgarri modura ditu gordeak Aranbarrik. Gorengo mailan lehiatzetik, neska gazteak entrenatzera pasatzeak aurrera begira egiten zuten pauso txiki bakoitza bikoitz sentitzen zituen.

Hiru urteko geldialdiaren ondoren, berriro arraun mundura buelta egin zuenez, Donostiarratik deitu zioten. Ez zuen nahi izan lehenengo mailara bueltatzeko aukera galdu nahi izan eta gai ikusten zen bueltatzeko, beraz, baiezkoa eman eta denboraldi bat egin zuen arraun talde horretan. Ez zen denboraldi onena izan, baina trainerillan eta batelean hainbat lorpen lortu zituzten eta esperientzia berri batekin atera zen hemendik ere.

Hurrengo urteetan argi zeukan bere helburua arraunketaz gozatzea izango zela, argi zeukan despedida geroz eta hurbilago zegoela, beraz, entrenamenduetan disfrutatu eta taldekideekin gustura egoteari eman zion garrantzia gehiago. Orio Orialki Arraun elkartean egin zituen bere azken urteak, talde berria zen eta inork ez zuen espero denboraldia horrelako ondo joango zenik. 2022an Kontxa irabazi zuten, denboraldi horretan dena irabazi zuten. Nahiz eta neguan lesionatuta egon eta mentalki oso gogorra izan zen berarentzat, zazpi estropada galdu ostean garrantzitsuenak jokatzea lortu zuen. Bederatzi urteren ostean bigarren Kontxa irabazi zuen, eta bederatzi urteko alde horrek perspektiba desberdinarekin bizitzera eraman zuen. 2013an Kontxa irabazi zuenean ez zen oso kontziente, emakumeen arraun mundua sendotu gabe zegoen eta nahiz eta irabaztea oso garrantzitsua izan berarentzat, meritu gutxiagorekin hartu zuen. Bigarren Kontxa irabazita, ordea, ez. Bigarren horretan kontzienteago izan zen lortutako garaipenaz, atzeko lan eta sakrifizio guztiaz.

Gaur egun bere ibilbide profesionalean zentratuta dabil, irakaskuntzan, arrauna albo batera utzita. Deskantsua nahi du eta hori da aurrera begirako bere plana, baina Orioko oroitzapen onekin geratzen da June Aranbarri eta bertan egin dituen harremanekin.

  • Garazi Burgoa Aldarondo

  • Lore Bengoetxea Ibazeta