Mendiak ez dira hain garai lagun artean
Gaztetan bizikleta gainean ibili ostean, mendi gainak ditu orain jomuga
-
Leire Martin Balsera
Gaztetatik lasterketako bizikletan ibili izan da, eta 2017an mendi martxak egiten hasi zen, Ainara Arrizabalaga ondarrutarrarekin batera. “Izan ere, beti da hobea kirol honetan aldamenean norbait edukitzea, eta Ainara eta biok emakumeak izanik, elkar hobeto ulertzen dugu”, dio.
2021ean hiru handiak egin zituen, eta geroztik bertikaleko lasterketa batzuk eta beste hainbat mendi martxa egin ditu. Haurdun geratu eta mendia alde batera utzi zuen. Horren ordez, gaur egun crossfit egiten du. Hain zuzen ere, 2024an, basque crossfit txapelketan parte hartu du.
2025. Urtera begira, bi handiak egitea du helburu.
-
11barri

