Igeriketaren uberan
Igeriketan urte askoz aritu ostean, 2015ean triatloiak egiten hasi zen, jokaleku latzagoa berdintsunaren ikuspuntutik
-
Eli Ibazeta Arriola
Eli Ibazeta Arriola (Ondarroa, 1986) ume zelarik hasi zen igeriketan. 6 urterekin eman zuen izena Ondarroako Igeri Taldean, eta 7 urterekin lehiatzen hasi zen. Urtero, hainbat igeri txapelketatan parte hartu zuen, besteak beste, Bizkaikoak eta Euskadikoak, eta hainbat sari eskuratu zituen.
Lehiaketa ugaritan egon izanagatik, txapelketa esanguratsuenak 2000 eta 2001. urteetako Espainiako txapelketak izan ziren. 2006an, 20 urterekin, laga egin zuen, nahiz eta harrezkero bere kabuz kirola egiten jarraitu zuen. Era horretara, igerian ezezik, aringa-aringan eta bizikletan ere hasi zen, harik eta 2015ean triatloiei ekin zien arte.
Dio Ibazetak igerilari garaiarekin alderatuz dio presio gutxiago sumatzen duela. Bestalde, bere igerilari ibilbidean ez du zailtasunik identifikatu izan emakumea izateagatik. Izan ere, bere ustez, igeriketan ez da bereizketarik egiten generoa dela eta. Triatloiari dagokionez, esan du neskek nahiago izaten dutela mutilek euren aurretik irtetea. “Neskok lehenago irteten badugu, mutilek aurretik eraman ahal gaituzte, askoz bizkorragoak dira eta”, adierazi du.
-
11barri

