11 Barri11barri

Diseinua eta komunikazioa euskaraz

Jarrai gaitzazu:

Bizi osoa euskarari emana

Agurtza Zubikarai Lertxundi Lea-Artibaiko euskalgintzako aurpegirik ezagunenetakoa da. AEKn egin du beti lan, 1982tik

  • Agurtza Zubikarai Lertxundi

Agurtza Zubikarai Lertxundi (Ondarroa, 1962) AEK-ko irakaslea da. OHOko 5. mailara arte Celedonio Arriola ikastetxean ikasi ostean, Zubi Zahar herri ikastolan osatu zuen oinarrizko zikloa. Markina-Xemeinen jarraitu zuen ikasten, lehenengo Lanbide Heziketa I (administrari laguntzaile) Markina-Xemeingo Bera Kruz ikastetxean eta gero Lanbide Heziketa II (administrari teknikoa) Elgoibarko LHII MEKA ikastetxean, baina sekula ez du jardun administrazioan, baizik eta irakaskuntzan.

1982ko ekainean ikasketak amaitu, eta irailean Ondarroako AEKn hasi zen euskara eskolak ematen, gaur arte. Nahiz eta gaur egun klaseak ematen soilik jarduten duen, beste hainbat kagu eduki izan ditu, besteak beste, Lea-Artibaiko AEK-ko zuendari, didaktikari eta idazkari.

Horrez gain, Korrika guztietan aritu izan da antolatzailel lanetan. Lehenengoan, 1980an, ikasle zebilen AEKn; bigarrenean, laguntzaile; eta beste guztietan, AEK-ko irakasle.

  • 11barri