Beste emakume bat stand up paddle egiten
2016. urtean hasi zen stand up paddle egiten, semeak kirol horretan hasi eta emakume askorik ez zegoela jabetu zenean. Gaur egun Espainiako eta Frantziako estatuetako txapelketetan parte hartzen du
-
Gadea Ibarloza Arrizabalaga
Umea zela baleta egiten zuen, eta etxean bizikleta ere bai, baina kanpoko kirol aktibitaterik egin barik zegoen Frantzian stand up paddle (SUP) ezagutu zuen arte. 2016. urtean hasi zen kirol hori egiten, semeak kirol horretan hasi eta emakume askorik ez zegoela jabetu zenean. “Ikusi nuen ez zegoela emakume askorik eta esan neurekiko: ‘Aurrera! Beste bat ere egon behar da!’. Gaur egun seme batekin eta alabarekin dabil. Hasieran inguruko txapelketetara joaten zen, baina gerora inguruko probintzietara. Gaur egun Espainiako estatu osoan ibiltzen da, besteak beste, Melilla, Galizia, Mediterraneoa eta Andaluziara, baita estatutik kanpo ere, batez ere Frantzian. Seme-alabak eta hirurek arraun elkartearen alboko lokala erabiltzen dute aldagelatzat. Urte guztian entrenatzen dute, nahiz eta neguan gutxiago. Urtaro horretan, gimnasio gehiago egiten du Ibarlozak. Entrenatzeko sasoian, euren kabuz ibiltzen dira, lagun duten beste kirolari baten pautak jarraituta.
Txapelketak hondartzetan eta erreketan izaten direnez, ez da egoten ez aldagelarik, ez komunik, “eta salduta egoten zara”. Dio hilekoarekin hasieran migrainak edukitzen zituela. “Gertatu izan zait lasterketa egin gabe uztea arazo horrengatik. 40 urterekin elikadura goitik behera aldatu nuen, eta joan egin zitzaizkidan”.
Lortutako sari nagusienak:
2021: Espainiako master kategorian 3. distantzi luzean (Alicante)
2023: Espainiako txapelduna master kategorian, distantzi luzean (Melillan) 2024: Espainiako txapelduna master kategorian, distantzi luzean (Melillan)
2024: Espainiako txapelduna master kategorian, beach race modalitatean (Galizian)
2024: Espainiako txapelduna master kategorian, hondartzako sprint-etan (Galizian)
2024: Espainiako azpitxapelduna master kategorian, erresistentzian 22km (Galizian)
-
Lore Bengoetxea Ibazeta